Next Euskadi

Sala de Prensa

25/02/2016

Lea Artibai ikastetxeko ikasleei harrera egin diete Senatuan Cazalisek eta Etxanok

Eskualdeko senatariek egoitza erakutsi eta Senatuaren nondik-norakoen berri eman diete

rss Ezagutzera eman
Lea Artibai ikastetxeko ikasleei harrera egin diete Senatuan Cazalisek eta Etxanok

DESCARGAR IMAGEN

Administrazio eta Finantza zikloko lehen eta bigarren mailako hamabi ikasle eta irakasle bi bisitan izan dira asteon Senatuko egoitzan. Eraikinaren historia ezagutzeaz gain, Goi Ganberako hemiziklo zaharra eta gaur egun erabiltzen dena bisitatu dituzte. Azalpenak emateko, gidari izan dituzte Lea Artibaiko bi senatari: Jose Mari Cazalis eta Maria Dolores Etxano jeltzaleak. 

Bi urterik behin egiten dute Lea Artibai Ikastetxekoek bisita hau Madrilera; izan ere, bigarren mailan Dokumentazio Juridikoa eta Finantza ikasgaiak lantzen dituztenez, aberasgarria deritze itreera hau. Senatuaz gain, Espainiako Bankuaren egoitza nagusian izango dira eta Diputatuen Kongresuan. 

Next Euskadi